Saharako errefuxatuen aldeko bilketa berezia egingo da Mutrikun
Herritar talde batek bultzatuta, Saharako errefuxatuen aldeko bilketa kanpaina berezia egingo da egunotan, Mutrikun. «Tindoufeko kanpamenduetan uholde larriak izan dira eta saharar errefuxiatuek laguntza behar dute negua pasatzeko. Uholdeen ondorioak ...
Hori guztia kontutan hartuta, Euskal Herrian egiten ari diren bilketa kanpainarekin bat egitea erabaki dute Mutrikun. Hain zuzen ere, gaur eta bihar janaria, mantak eta neguko arropak jasoko dira herriko hainbat tokitan. Mutrikun batutako gauzak, gerokoan, Euskal Herriko guztiekin batera bialduko dira sahararrengana.
Honako toki hauetan egingo da bilketa: Sabina, Potero, Arno, Panadei Berri, Beheko Eroski, Harrobi, Aparra eta Albaro dendetan eta Abel eta Arrizabalaga harategietan.