Mundaka Surf Erreserba izendatzeko adierazpena onartu du udalbatzarrak
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren baitan indar juridikoa duen babesa eskatu eta onartzeko lehenengo pausoa da izendapena udal mailan onartzea. Mundaka Surf Taldearen eskaera izan daMundaka Surf Taldearen eskaerari erantzuna emanez, Mundakako Udalak Mund...
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren baitan indar juridikoa duen babesa eskatu eta onartzeko lehenengo pausoa da izendapena udal mailan onartzea. Mundaka Surf Taldearen eskaera izan da
Mundaka Surf Taldearen eskaerari erantzuna emanez, Mundakako Udalak Mundaka Surf Erreserba izendatzeko adierazpena onartu du, eguaztenean egindako osoko bilkuran. Surf Erreserbaren izendapenak, «aparteko baliabide natural horren balioa handitzeko, ondare bilakatzeko eta ezagutzera emateko tresna eskaintzen dio Mundakari», diote udal arduradunek.Udal mailan Surf Erreserbaren izendapena onartzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren baitan indar juridikoa duen babesa eskatu eta onartzeko lehen pausoa dela diote Mundakako Udaletik. Ondoren, udalak, surf munduko agenteen babesagaz, «natura, kirol eta kultura ondare» den ezker olatua balioan jartzeko eta kontserbatzeko eman beharreko ekintzak abiaraztea eskatu beharko dio Urdaibaiko Patronatuari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumena duten gainerako erakundeei. Mundakako Udalaren ustez, «Mundakako Surf Erreserba, etorkizunean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Surf Erreserben Sarea izan daitekeenaren lehen pausoa izan daiteke».
Izendapenagaz, Mundakako itsasadarraren bokalean dagoen tsas-hautsi ospetsuaren aparteko izaera onartzea dute helburu; bai eta ingurumen, kirol zein interes sozioekonomikoetarako duen balio estrategikoa onartzea ere, «Mundakako olatuak duen erakargarritasuna kontuan hartuta».
Dibulgazio programa
Aurrerantzean, hortaz, olatua ondare bilakatzeko programa garatzea dute beste helburuetako bat, «tsas-hautsiaren eremua mehatxuengandik eta inpaktuengandik babeste aldera». Bestalde, herritarrei zuzendutako dibulgazio programa bat ere garatuko dutela adierazi dute, «ondare modura dituen balioak sustatzeko».
Izendapenak euskal surf munduko agenteen, Espainiako Surf Federazioaren eta Olatuen Babeserako Adierazpena sinatu duten federazio autonomikoen babesa duela azaldu dute.