Itsas seinaleei buruzko tailerra antolatu dute Arrantzaleen Museoan
Beste behin ere familian egiteko tailerra antolatu dute Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Isilik berbetan, itsas seinaleak izeneko tailerrean itsasoan erabiltzen diren seinale hizkuntzak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Hori guztia jokoen bitartez lan...
17:00etan ipini dute hitzordua, bihar, Arrantzaleen Museoan eta bi orduko tailerra izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Lau urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute biharko tailerrean, betiere, familiako arduradun bategaz.
Lekuak mugatuak direnez, aipatu familia tailerrean parte hartu gura dutenek, ezinbestekoa izangoa dute aldez aurretik izena ematea. 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako. Euskaraz eskainiko dute tailerra eta doanekoa da.