Hamabosgarren Ekoargazki Lehiaketa antolatu du Ekozainek
Argazki rallyan parte hartu nahi dutenek domekan eman behar dute izena Markina-Xemeingo Arkupean. Hamabost eguneko epea egongo da aurten, Lea-Artibaiko argazkiak ateratzekoLea-Artibaiko ondare naturala izango du gai aurten, Ekozain ekologia taldeak ant...
Argazki rallyan parte hartu nahi dutenek domekan eman behar dute izena Markina-Xemeingo Arkupean. Hamabost eguneko epea egongo da aurten, Lea-Artibaiko argazkiak ateratzeko
Lea-Artibaiko ondare naturala izango du gai aurten, Ekozain ekologia taldeak antolatzen duen Ekoargazki lehiaketak. Hamabosgarren argazki rallya da aurtengoa eta beraz, Lea-Artibai osora zabaldu dute argazkiak ateratzeko esparrua. Epea ere zabalagoa izango da, 15 egunekoa, baina parte hartu nahi duenak domekan eman behar du izena Markina-Xemeingo Arkupean. 09:00etatik 11:00etara edukiko dute argazkilariek horretarako ordua.Lea-Artibaiko ur gazi eta geza, animali basatiak, lurra, zuhaitzak, eta landarak atara behar dituzte besteak beste argazki rallyko parte hartzaileek. 15 eguneko epean argazkiak atera eta memoria txartelak Markina-Xemeingo Foto Makina argazki dendara eraman behar dituzte. Azken eguna azaroaren 16a izango da. «Aukeratutako sei ekoargazki entregatu behar dira JPG formatuan eta egokitze normalak onartuko dira: argia, fokatzea eta kolorea», zehaztu dute.
Erakusketa
Epaimahaia, Ekozain ekologia taldeko kide batek, Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak eta beste hiru adituk osatuko dute. Argazki sarituak antolatzaileen eskuetan geratuko dira, beste guztiak itzuli egingo zaizkie parte hartzaileei erakusketa eta gero. Izan ere, erakusketa bat osatu eta lehiaketako argazki guztiak jarriko dituzte ikusgai aurten ere. Hori bukatuta itzuliko dituzte sari gabeko argazkiak.
Urtero modura, lehiaketa bi mailatan banatuta egongo da: nagusiak eta 14 urtetik beherakoak. Aurten, maila bietako sariak handiagoak izango dira.