Gernikak Talaveraren aurka jokatuko du etzi Urbieta futbol zelaian
Gernikak etzi Talaveraren aurka jokatuko du, 17:00etan hasita, Urbietan. Gernika-Lumoko taldea sailkapeneko laugarrena da hamazazpi puntugaz, eta Talavera de la Reinako taldea (Gaztela-Mantxa, Espainia) hamaikagarrena da, hamahiru puntugaz.2.B mailako ...
2.B mailako bigarren multzoko liderra RM Castilla da, eta Barakaldo da bigarrena. Biek ala biek 23 puntu dituzte. Gernikaren aurretik, hemeretzi puntugaz Toledo da sailkapeneko hirugarrena.
Gernikak orain arte lehiaturiko partidetatik bost irabazi, hiru galdu eta bi berdindu ditu.
Horietatik, etxean jokaturiko neurketei dagokienez, lau irabazi ditu eta bakarra berdindu du. Hain zuzen ere, seigarren jardunaldian 0-0 egin zuen Guadalajaren kontra.
Etxetik kanpo ere bost partida lehiatu ditu taldeak momentuz, eta horietatik bakarra irabazi du; Fuenlabradari 1-0 gailendu zitzaion, bosgarren jardunaldian.
Hala, aurreko asteburuan lortu zuen etxetik kanpoko berdinketa bakarra. Orduan, bina berdindu zuen Leioaren kontra.