Gernika Bizkaiak Uni Ferrolen aurka jokatuko du bihar, etxean
Gernika Bizkaiak Uni Ferrolen kontra lehiatuko du bihar zazpigarren jardunaldia. 18:30ean hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka, Malosten.Bederatzi puntugaz sailkapeneko bederatzigarrena da A Coruñako (Galiza) taldea, eta gernikarrak, berriz, hirug...
Bederatzi puntugaz sailkapeneko bederatzigarrena da A Coruñako (Galiza) taldea, eta gernikarrak, berriz, hirugarren daude, 11 puntugaz. Hala, Perfumerias Avenida da sailkapeneko lehena, eta SPAR Citylift Girona da bigarrena. Bi talde horiek ere hamaikana puntu dituzte.
Gernikarrek etxeko bolada onari jarraipena eman gura diete, orain arteko Malosteko partida guztiak irabazi baitituzte. 2015-2016 denboraldiari bikain ekin dio taldeak. Neurketa bakarra galdu dute orain arte, sailkapeneko lider denaren aurkakoa.
Selekzioen lehia
Bestalde, Gernika KESB taldeko zenbait umek eta kadetek Bizkaiko selekzioagaz Euskadiko selekzioen arteko txapelketak jokatuko dituzte, gaur hasi eta domekara bitartean.
Kadeteena Bilboko La Casilla kiroldegian lehiatuko dute. Gaur arratsaldean Arabak eta Gipuzkoak jokatuko dute. Bihar 19:00etan hasita Bizkaiko eta Arabako selekzioak ariko dira nor baino nor gehiago. Etzi, ostera, bizkaitarrek arabarren kontra jokatuko dute.
Umeen txapelketa Amurrioko (Araba) Bañueta kiroldegian izango da. Gaur arratsaldean Gipuzkoa eta Arabaren arteko neurketa egongo da ikusgai. Bihar, 17:00etatik aurrera jokatuko dute Bizkaiak eta Arabak. Etzi, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak izango dira aurrez-aurre, 10:00etan hasita.