Euskadiko goma gaineko 4X4 lehian ariko da Muruetako taldea
Muruetako Sokatira Kirol klubeko ordezkariek Euskadiko goma gaineko 4X4 sokatira txapelketan parte hartuko dute.Bihar Gatikako frontoian izango da lehia. 14:30etatik 15:30etara pisaketak egingo dituzte, eta 17:00etan hasiko dira partaideak txapelketa j...
Bihar Gatikako frontoian izango da lehia. 14:30etatik 15:30etara pisaketak egingo dituzte, eta 17:00etan hasiko dira partaideak txapelketa jokatzen.
Murueta Sokatira Kirol klubetik bi taldek parte hartuko dute, multzo desberdinetan banatuta.
Hain zuzen ere, horiekaz batera 230 kiloko A multzoan Napurrak A, Ibarra A, Sokarri A, Amaiur eta Ibarra C taldeak lehiatuko dira. Bestetik, B multzoan, Atzera STT, Iparralde, Ñapurrak B, Ibarra B eta Sokarri B ariko dira nor baino nor gehiago.
Gero, multzo bakoitzetik hiru talde sailkatuko dira finalera, guztira sei talde.
Bestalde, 300 kiloko saioan hiru multzo egongo dira, eta muruetarrak B multzoan lehiatuko dira. Haiekin batera multzo hori osatuko dute honako taldeek: Txantrea A, Sokarri B, Berriozar B, Ibarra eta Ñapurrak B.
A multzoan, sei talde hauek ariko dira: Ñapurrak A, Ibarra A, Berriozar A, Sokarri A, Atzera STT eta Baiona A. C multzoa, berriz, Ñapurrak C, Txantrea B, Beti-gazte, Baiona B, Iparralde eta Amaiur taldeek osatuko dute.
300 Kiloko probatik ere sei talde pasatuko dira finalera, multzo bakoitzetik bi.
Lau talde emakumezkoetan
Gizonezkoen lehiagaz batera, emakumezkoena ere izango da Gatikan, eta 260 kiloko saioan ariko dira. Lau taldek jokatuko dute emakumeen txapelketa: Ibarra, Badaiotze, Bizindar eta Txantrea.