ETX taldeak Talo Ikastaroa antolatu du bihar arratsalderako
ETXEBARRIA // Talo-orea zelan egin eta zelan landu behar den ikasiko dute Etxebarrian aurten ere. Herriko ETX kultur taldeak Talo Ikastaroa antolatu du bihar arratsalderako. 16:30ean hasiko da ikastaroa frontoian, eta azalpenak entzunda, taloak egiten ...
ETXEBARRIA // Talo-orea zelan egin eta zelan landu behar den ikasiko dute Etxebarrian aurten ere. Herriko ETX kultur taldeak Talo Ikastaroa antolatu du bihar arratsalderako. 16:30ean hasiko da ikastaroa frontoian, eta azalpenak entzunda, taloak egiten ariko dira parte hartu nahi duten guztiak. Lanak eginda, hamaiketako eta askari ederra egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, 18:00etan egindako taloak jateko ordua izango da eta.