«Denetarik daukagu erostea derrigorrezkoa ez den tokian»
Hamar urte baino gehiago daramatza Lekeitioko Kareaga Ateak enpresak aroztegiari lotutako zerbitzua herritarren eskura jartzen. 2011z geroztik, gainera, zoruak, ateak eta leihoak baino gehiago eskaintzen du; egun, etxebizitzetako dekorazioaz, obren jar...
Horretarako, urteetan dekorazioaz aholkatzen, etxebizitzen antolaketaz arduratzen eta barne diseinuaren inguruan lan egiten aritu den eskarmentu handiko behargin batekin kontatzen du Lekeitioko enpresak.
Kareaga Ateak-ek argi du: bezeroak herritik atera beharrik ez izateko, herrian bertan zerbitzua eman nahi du; establezimenduan bertan dituen produktuez gain, katalogoen bitartez ere, aukerak eskaini nahi ditu. Eta horretan dihardu azken urteetan: besoak zabalik, aurrekontuak eman eta konpromiso barik bezeroei laguntza emanez.
Ahal den guztian laguntzen saiatzen den enpresa da, bata dela edo beste dela zerbait ezin bada egin ere, alternatibak bilatzen dituen enpresa da.
Horma-armairuak, gazteentzako logelak, banakako zein binakako gelak, sofak, egongelak, orotariko errezelak eta horien joskintza, paper margotuak, alfonbrak, koltxoiak, tapizak eta beste hainbat eros daitezke, hain zuzen ere, Buenaventura Zapirain Kaleko establezimenduan.
Material onekoak eta egokitutako preziokoak dira Kareaga Ateak-ek eskaintzen dituenak.
Denetarik aurkituko du herritarrak erostea derrigorrezkoa ez den tokian.