400-500 lagun, Foruko perretxiko erakusketan
Inoizkorik jende gehien batu du Foruko Muinogorri elkarteak antolatzen duen perretxiko erakusketak; hain zuzen, 400-500 bat lagun. Hala, lagun horiek guztiek perretxiko mordoa ikusi eta horieri buruz ikasi ere egin zuten, eta elkarteak berak jarritako ...

Inoizkorik jende gehien batu du Foruko Muinogorri elkarteak antolatzen duen perretxiko erakusketak; hain zuzen, 400-500 bat lagun. Hala, lagun horiek guztiek perretxiko mordoa ikusi eta horieri buruz ikasi ere egin zuten, eta elkarteak berak jarritako pintxoak dastatzeko aukera ere izan zuten. Sei orduko lanaren ostean, 185 perretxiko mota sailkatu zituzten horretan adituak diren pertsonek. Betiko legez, toxikoak direnak, jateko onak direnak eta belar gisa jaten direnak banatu zituzten. Antolatzaileak «oso pozik» agertu dira aurtengo erakusketak jaso eta emandakoagaz.