3 kilometro inguruko ibilaldi osasungarria egingo dute gaur, Ondarroan
Ondarroako Udal Kirol Batzordeak antolatuta, hileroko azken barikuetan egin legez, urteko zortzigarren ibilaldi bio osasungarria egingo da gaur.11:00etan Zaldupe udal kiroldegiaren aurrean batu, eta begirale baten gidaritzapean, Ondarroan zehar hiru ki...
11:00etan Zaldupe udal kiroldegiaren aurrean batu, eta begirale baten gidaritzapean, Ondarroan zehar hiru kilometro inguruko zirkuitu bat egingo dute parte hartzen duten ibiltariek. Honako ibilbidea egingo dute: Zaldupe kiroldegitik irten eta plaiko morrura joango dira. Handik, kamiñazpira, eta azkenik, Zaldupera egingo dute buelta.
Udal kirol batzordearen ekimenez antolatutako ibilaldian herritar guztiek parte hartzeko aukera badute ere, batez ere, 60 urtetik gorakoei zuzenduta dago.