Sei lasterketa izango dira V. Ziklokros egunean, domekan
Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindulari taldeak antolatzen duten ziklokros eguna 11:00etan hasiko da domekan, Burujabetasun zelaian. Adin guztietako herritarrak erakarri asmotan, sei lasterketa antolatu dituzte, adinaren arabera banatutakoa...
11:00etan, hasiko dira LH 5 eta 6. mailak; 11:30ean, H 3 eta 4. mailak; 11:50ean, berriz, LH 2. mailakoen txanda izango da; 12:05ean aterako dira LH 1. mailakoak; azkenik, 12:15ean DBH 1, 2,3 eta 4. mailak eta nagusiak.
Euria egingo balu, lasterketak bata bestearen atzean izango liratekeela esan du Bermeo Txirrindulari taldeko kide Pedro Bilbaok, «talde bakoitzaren orduari itxaron barik, parte hartzaileak ez hozteko». Burujabetasun zelaian prestatzen duten zirkuitoa umeei begirakoa dela diote antolatzaileek, hala ere, nagusien parte hartzea bultzatzen jarraitu gura dute, «nagusi gutxik ematen baitute izena». Horregatik, aurten, txirrindulari profesional bat hurbilduko da Bermeoko ziklokros egunera, eta nagusiekin parte hartuko du lasterketan.
Izena eman behar da
Parte hartzaileek kaskoa eroan beharko dute, eta derrigorrezkoa da jartzea.
Ziklokros egunean parte hartu gura duten ikasleek, ikastetxeetan eman beharko dute izena. Nagusiek, berriz, Araneko kiroldegian egin beharko dute. Izan ere, domekan bertan ezingo da izena eman. Izena ematerako orduan, parte hartzaile bakoitzari eskumuturreko bat emango diote, lasterketa egunean eroan beharrekoa.