Ibon Iparragirre, Hassanna Aalia eta pintaketen mozioak onartu ditu Udalak
Ibon Iparragirre Euskal Herriko kartzela batean mantentzea eta bere konfiantzazko mediku batek hartatzea eskatu dute eta Hassana Aaliaren egoera berriro aztertzeaBatzokian agertutako pintaketen gaineko mozioa, Ibon Iparragirre presoaren egoerari buruzk...
Ibon Iparragirre Euskal Herriko kartzela batean mantentzea eta bere konfiantzazko mediku batek hartatzea eskatu dute eta Hassana Aaliaren egoera berriro aztertzea
Batzokian agertutako pintaketen gaineko mozioa, Ibon Iparragirre presoaren egoerari buruzkoa eta Hassanna Aalia saharar ekintzailearen babes politikoari buruzkoa onartu ditu Lekeitioko Udalak azken osoko bilkuran. Lehenengoa EAJko udala taldearen bozkekin onartu zen eta beste biak, aho batez.Aurtengo irailaren 27an batzokiko hormak pintadaz beteta agertu ziren. «EAJ alderdiarekiko mezu gogorrak agertu ziren, hala nola PNV sutara. Pintada horien artean terrorismoa goraipatzen zituzten mezuak ere irakurri ahal ziren eta baita ETAko kideak gudariekin parekatzen zituztenak ere», azaltzen dute mozioan, eta Lekeitioko Udaleko kideek herrian agertutako eraso eta mehatxu horiek guztiz gaitseztea eskatzen zuten, «demokrazian sinisten dugulako eta edozein motatako biolentziaren kontra gaudelako». EAJko udal taldearen bozkekin onartu zen mozioa, EH Bildu abstenitu egin zelarik.
Bigarren mozioan Lekeitioko Udalak bere kezka agertzen zuen Ibon Iparragirre euskal preso gaixoak pairatzen duen egoera larraiaren aurrean, eta euskal presoa Euskal Herriko kartzela batean mantentzea eta Osakidetzan edo bere gertuko eta konfiantzazko mediku batek bere osasun egoera hartatzea eskatzen zuten.
Azken mozioan, Hassanna Aaliaren atxiloketa eta Bame Ministeritzaren partetik Espainiar estatutik kanporatzeko agindua eta asilo politiko eskaria ukatzea arbuiatzen duela adierazten dute EH Bildu eta EAJ talde politikoek. Barne Ministroari dei egiten diote Hassanna Aaliari babes politikoa emateko eskabidea berriro aztertzeko, nazioarteko babesa emateko egin duen eskaera onartuta. «Izan ere, bere herrialdera bueltatzen bada, Marokoko agintaritza okupatzaileak zigor gogorra ezarriko dio eta, honezkero, ez da kartzelatik bizitza osoan irtengo. Politika arloan nazioarteko aitorpena jasotzeagatik eta saharar herriaren autodeterminazio eskubidearen alde modu baketsuan borrokan dabilen pertsona aktiboa izateagatik sortu da honako egoera hau», diote.