
Etzi, 18:30ean hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka, Malosten.
Bederatzi puntugaz sailkapeneko bederatzigarrena da A Coruñako (Galiza) taldea, eta gernikarrak, berriz, hirugarren daude, 11 puntugaz.
Hala, Perfumerias Avenida da sailkapeneko lehena, eta SPAR Citylift Girona da bigarrena. Bi talde horiek ere hamaikana puntu dituzte.
Gernikarrek etxeko bolada onari jarraipena eman gura diete, orain arteko Malosteko partida guztiak irabazi baitituzte. 2015-2016 denboraldiari bikain ekin dio Gernika-Lumoko taldeak. Neurketa bakarra galdu dute orain arte, gaur gaurkoz sailkapeneko liderra denaren kontrakoa 67-56-ko emaitzagaz.
Euskadiko umeen eta kadeteen txapelketak

Bizkaiko selekzioagaz ariko diren Gernika KESB-eko kadeteak.
Bestalde, Gernika KESB taldeko zenbait umek eta kadetek Bizkaiko selekzioagaz Euskadiko selekzioen arteko txapelketak jokatuko dituzte asteburu honetan.
Bihar hasi eta domekara bitartean lehiatuko dira kategoria bietako txapelketak.
Kadeteena Bilboko La Casilla kiroldegian jokatuko dute. Bihar arratsaldean Arabak eta Gipuzkoak jokatuko dute. Etzi, 19:00etan hasita Bizkaiko eta Arabako selekzioak ariko dira nor baino nor gehiago. Domekan, ostera, bizkaitarrek arabarren kontra jokatuko dute.
Bestalde, umeen txapelketa Amurrioko (Araba) Bañueta kiroldegian izango da. Bihar arratsaldean Gipuzkoa eta Arabaren arteko neurketa egongo da ikusgai. Etzi, berriz, 17:00etatik aurrera jokatuko dute Bizkaiak eta Arabak. Gero, domekan, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak izango dira aurrez-aurre. 10:00etan hasiko da partida.