EH Bilduk batzar zabala egingo du gaur arratsaldean Gaztegunean
Lekeitioko EH Bilduk batzar zabala deitu du gaur arratsalderako. 19:00etan jarri dute elkartzeko ordua, Gaztegunean (lehen Correos zegoen tokian).Batzarrean, udal gobernurako eskaintzaren jarraipena egin eta Espainiako hauteskunde orokorretarako zerren...
Batzarrean, udal gobernurako eskaintzaren jarraipena egin eta Espainiako hauteskunde orokorretarako zerrendaburuen aukeraketa egingo dela jakitera eman du Lekeitioko EH Bilduk.
Horretaz gainera, Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko den ahalduntze legeari buruzko azalpenak ere emango dituztela aurreratu dute alderdiko arduradunek.