Dyfiko Biosfera Erreserbako ordezkaritza bat Urdaibain izan da egunotan
Galesen (Erresuma Batua)dagoen Dyfiko Biosfera Erreserbako ordezkaritza batek Urdaibaiko Biosfera Erreserba bisitatu du. Esperientziak elkartu dituzte, lan programa bateratu bat egin asmoz. Bi eguneko bisita egin dute eta Busturialdeko hainbat leku bis...
Dyfiko eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbek antzeko ezaugarri fisikoak dituzte, biak eskualde biogeografiko atlantiarreko estuarioetarako isurialdea duten arroak baitira. Gainera, gizarte, ingurumen eta kultur aldetik ere antzekotasunak dituztela diote, bai eta interes komunak ere. Horri esker, bi alderdiek elkarrengandik ikasi eta elkar aberastu ahal izango dute.
Ezagutza horretan sakontzeko, bi erreserbetako kudeatzaileek elkarlanerako esparru bat ezarri dute, bi erreserben arteko ekintza bateratuak sustatu aldera.