Denda solidarioa antolatuko du aurten ere Mundu Zabalek
Krisi garai hauetan ere, gehien behar dutenen ondoan egoteko konpromisoagaz jarraitzen dutela adierazi dute Mundu Zabal elkarteko kideek, eta beraz, aurreko urteetan egin duten modura, denda solidarioa antolatuko dute. Azarorako eta abendurako prestatz...
Denda, urtero modura, Karmeldarren erakusketa aretoan zabalduko dute, eta azaroaren 2tik abenduaren 31ra egongo da zabalik. Ordutegia hurrengoa izango da: 10:00etatik-12:00etara eta 17:00etatik-19:00etara, domeka eta jai eguneak izan ezik.
Dendan lan egiteko kolaboratzaileak behar ditu elkarteak, beraz, saltzaile modura laguntzeko prest dagoenak 94- 616 62 93 telefono zenbakira deitu behar du.
Mozanbique eta Senegal
Premiazko tresnak eskura jarriko dituzte dendan, prezio merkeetan, eta bertan ateratzen duten dirua elkarteak Mozanbiquen eta Senegalen laguntzen dituen proiektuetara bideratuko dute. «Eskerrak eman nahi diegu era batera edo bestera parte hartzen duzuen guztioi, eta bereziki Karmeldarrei, beste behin ere, euren lokala utzi digutelako», nabarmendu dute elkarteko kideek.