Uholdeak ekiditeko proiektua, abendurako
Urkaregi errekak Erbera kalean eragiten duen uholde arriskua saihesteko asmoz Etxebarriko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak martxan jarritako proiektua abendurako amaituta egongo dela jakitera eman du Etxebarriko Udalak. Zubia bota eta ahalmen hidraul...

Urkaregi errekak Erbera kalean eragiten duen uholde arriskua saihesteko asmoz Etxebarriko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak martxan jarritako proiektua abendurako amaituta egongo dela jakitera eman du Etxebarriko Udalak. Zubia bota eta ahalmen hidrauliko handiagoa duen beste bat jarriko dute haren ordez. Bigarren fasean, erreka ingurumen aldetik leheneratuko dute.