Taberna eta jatetxea atontzen ari da Kortezubiko Udala
Kortezubiko Udalak herritarrentzako gune bat egokituko du udaletxearen lokal batean. Udal eraikina barrizteko proiektuaren barruan, herriko taberna atonduko dutela jakinarazi dute udal arduradunek. Herritarrentzako zerbitzu berriak eskaini gura dituzte...
Udalaren lokal berriak 133,55 metro koadroko azalera izango du, eta bi lanpostu sortuko dituela jakinarazi dute udal ardunadunek.
Lanak hasita, obrak 2016ko Aste Santuan amaitzea espero dute. Lanotarako, gainera, erakunde ezberdinen laaguntza izan du Kortezubiko Udalak. Jakitera eman dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere lokal berriaren finantziazioan lagundu dute.
Igogailua
Era berean, udaletxean eta eraikin publikoetan egingo dituzten hobekuntzekin irisgarritasuna ere hobetu nahi du Kortezubiko Udalak.
Besteak beste, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak Kortezubiko elizara arazorik gabe heltzeko igogailua jarriko du udalak.