Sarek 'Ispilue' proiektua aurkeztu du, dispertsioagaz amaitu asmoz
Azaroaren 7an egingo dute lehen mintegia, Gernika-Lumoko Astran. Falta dituzten tresnak sortuz, alor ezberdinetako jendearen inplikazioa lortu gure dute ekimen horrekinGizartearen eta sarekideen konpromisoa eta inplikazioa bilatzen duen ekimen berria a...
Azaroaren 7an egingo dute lehen mintegia, Gernika-Lumoko Astran. Falta dituzten tresnak sortuz, alor ezberdinetako jendearen inplikazioa lortu gure dute ekimen horrekin
Gizartearen eta sarekideen konpromisoa eta inplikazioa bilatzen duen ekimen berria aurkeztu du Sarek. Bariku iluntzean egin zuten ekitaldian aurkeztu zuten Ispilue proiektua. Ispiluak eskuan hartuta, horietan islatzen zen jendearen laguntza eta konpromisoa eskatu zuen Sarek. Urrian hasi eta 2016ko ekainera bitartean, beraz, proiektu horretan buru-belarri ariko direla esan zuten Gernika-Lumoko sarekideek.Egitasmo horrekin hasteko lehenengo urratsa azaroaren 7an emango du Sarek. Hain zuzen, mintegi bat antolatu dute egun horretarako; Astran batuko dira, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei: «Bihotzak eta buruak ideiekin beteta, eta hankak eta eskuak lanerako prest etor zaitezeten nahi genuke».
Askotarikoa
Alor ezberdinetako jendearen inplikazioa dute helburu, aniztasuna bilatuz ezberdinen artean. Gaur egun ez dituzten tresnak sortu gura dituzte, eta sakabanaketarekin amaitzeko egiten duten lana kalera aterako dute.
Hala, Ispilue proiektuaren motorra Sarekideen ekimena izango dela azaldu dute, eta ekainean, ikasturte amaieran, helburua lortu izana espero dute.
Bitartean, Gabonak ere gainean direla gogorarazi zuten barikuko ekitaldian, eta urtarrilaren 9ko manifestazioari ere lekua gorde beharko diotela esan zuten.
Norbanakoen inplikazioa
Gaur egun zazpi dira sakabanatuta dituzten zazpi preso politikoak, eta etxetik ehunka kilometrora izatean beraien senideek ere ez-legezko zigor bat pairatu behar dutela esan zuen Sarek. Hala, ikasturte berrian sarekideek «erronka latza» dutela adierazi zuten. Batetik, sakabanaketarekin amaitzeko egoera gordin hori ezagutzera ematen jarraitu behar dute. Bestetik, sarekideak aktibatu egin behar direla uste dute, eta euretako bakoitzak bere inplikazioa erakutsi beharko lukeela.