Frontoiko tabernaren ustiaketa lehiaketara aterako du udalak
Berriatuko Udalak Mendibarren frontoiko tabernaren kudeaketa lehiaketara aterako du datozen egunetan. Udalak erabakitakoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera 26 eguneko epea edukiko dute interesatuek euren eskaintzak egiteko...
Udalbatzak herenegun onartu zituen Mendibarren frontoiko tabernaren kudeaketa lehiaketara ateratzeko baldintzak zeintzuk izango diren. «Herenegun jardunbideari hasiera eman genion».
Horri jarrituz, esleipena egiteko, udalak ondoko puntuak hartuko ditu kontutan: proiektua (35 puntu), ostalaritzan esperientzia edukitzea (25 puntu), eskatzaileak eskaintzen duen prezioa (25 puntu) eta jatorria (eskatzailea herritarra bada, 15 puntu, eta 10 puntu eskualdekoa bada).
Interesatuek Berriatuko udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte euren eskaintzak. «Taberna lau urterako emango da errentan», gaineratu dute.
Halaber, lehiaketaren inguruan zalantzak dituztenek edota argibide gehiago nahi dutenek Berriatuko Udalaren webgunea kontsultatu (www.berriatua.org) ahalko dutela jakitera eman dute. «Osterantzean, udaletxean bertan ere galdetu ahal dute».