Gernikak bina berdindu du Leioaren kontrako derbian
Zapatu arratsaldean Gernikak bina berdindu zuen Leioaren kontrako derbian. Etxekoek izan zuten norgehiagokako lehen gol aukera, baina, seigarren minutuan penaltiz sartu zuen Etxabek 1-0-ekoa. Polemikaz beteriko jokaldia izan zen. Delgadok baloia eskuag...
Hurrengo minutuetan Leioak partida berdintzeko aukerak izan zituen, baina, ez zuen lortu.
Hala, lehen zatia amaitzeko bi minuturen faltan, Entziondok sartu zuen 2-0-ekoa. Entziondoren pasea jaso eta atezainaren aurrean bakarrik geratu, eta hari iskin eginik sartu zuen gola.
Bigarren zatia hasi eta berehala, lehen jokaldian heldu zen Leioaren lehen gola. Gernikaren area barruan, Altamiraren urruntze bat aprobetxatuta egin zuen Gabilondok 2-1-ekoa. Golak indarra eman zien etxekoei, eta gernikarrak estutzen hasi ziren. 65. minutuan, Gabilondoren erdiratze ederra ondo aprobetxatu zuen Etxanizek, eta erremate bikainagaz sartu zuen gola.
Gero Santamariak Gernikaren hirugarrena egiteko aukera izan zuen, eta Etxanizek ere gertu izan zuen etxekoen hirugarrena.