Gernika Bizkaiak 65-74 irabazi dio Zamarati, seigarren jardunaldian
Gernika Bizkaia 65-74 nagusitu zen Zamarat taldearen kontra zapatuan. Hasieratik partidan buru-belarri sartu ziren gernikarrak. Popek taldearen gidaritza hartu zuen, eta 5-12-ko emaitzagaz aurretik ziren. Baina, etxekoek azkar erantzun zuten; 12-3-ko a...
Erritmo biziz aritu zen Gernika Bizkaia hurrengo minutuetan. Jokaldiak egiteko eta saskiratzeko arazorik barik, zamorarren aurrean nagusitasuna erakutsi zuen. Esaterako, 18. minutuan 11 puntuko errenta zuten (27-38). Hala ere, atsedenaldira heldu aurretik etxekoek aldea murriztu zuten: 32-40.
Atsedenalditik bueltan Gernika Bizkaiak Zamarat estutzen jarraitu zuen. Erasoan bikain jokatuz, eta defentsan intentsitatea mantenduz aritu ziren jokalari gernikarrak eta markagailuan ere hori islatzen zen: 36-49. Orduan etxeko taldea suspertu eta puntuak pilatzen hasi zen eta gernikarrrengandik hiru puntura jartzea lortu zuten: 49-52.