Emakumezkoen pilotaren inguruko ekitaldietan bildu ziren herritarrak zapatuan Bermeon. Hain zuzen ere, udalerriko Sareginek Emakume Feministen elkarteak eta Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien elkarteak mahaingurua eta pilota partidak antolatu zitu...

Emakumezkoen pilotaren inguruko ekitaldietan bildu ziren herritarrak zapatuan Bermeon. Hain zuzen ere, udalerriko Sareginek Emakume Feministen elkarteak eta Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien elkarteak mahaingurua eta pilota partidak antolatu zituzten elkarlanean. Eguerdian
Emakume pilotariak: norgehiagoka gazi gozoa izenburupean egindako hitzaldian 30 bat lagun elkartu ziren, Kabidxen. Besteak beste, Ainhoa Azurmendik kirolean emakumeek duten egoeraz azterketa egin zuen genero ikuspegitik, eta adibide moduan dokumentazio pila bat eroan zuen. Txokoaneko kideek, berriz, haien esperientzia kontatu eta ikus-entzunezko baten bidez elkartearen ibilbidea errepasatu eta ezagutara eman zuten. Arratsaldea Bermeoko Artza pilotalekuan elkartu ziren binakako pilota partiduak ikusteko.