Basurdeek etxetik kanpo irabazi barik jarraitzen dute
Gernika Rugby taldeak 42-18 galdu zuen herenegun Alcobendas taldearen kontra Madrilen (Espainia). Etxeko taldea hasierako minutuetatik gogor erasotzen hasi zen, gernikarren zelaian sartzeko oztopo gutxigaz, eta berea izan zen lehen entsegua.Etxeko tald...
Etxeko taldea nagusi zen; basurdeak makal xamar zebiltzan, eta puntuak pilatzen jarraitu zuen Alcobendasek. Tartean, basurdeak erasoan ahaleginean zebiltzan. Orduan lortu zituen Gernikak bere lehen puntuak. Hala ere, etxekoek partidaren jaun eta jabe izaten segitu zuten, eta lehen zatia 25-6 amaitu zuten.
Bigarren zatiaren lehen minutuetan bi taldeek ez zuten aukera garbirik eduki, baina, etxekoak nagusi ziren. Markagailuan alde handia izan arren, basurdeek ez zuten etsi, eta erasoan zebiltzan. Sclaviren eta Berteroren lanari esker lortu zuten puntuak pilatzea (32-13). Baina, pixkanaka bi taldeen arteko aldea handiagoa zen. Partidaren azken txanpan Pietrelli zigortu zuen epaileak, gernikarrak jokalari bat gutxiagogaz utzita.