Aurreko urteetako datuei eutsi diete salmentek Gernika-Lumon
Udalaren datuen arabera, 110.000 bisitari izan ditu aurten nekazal azokak. Enkantean gazta irabazlea merke erosi du Mendata Berriak: 3.700 euroanGiro ederrean igaro zuten atzo hainbat lagunek Urriko Azken Astelehena, Gernika-Lumon. Hain zuzen, nekazal ...
Udalaren datuen arabera, 110.000 bisitari izan ditu aurten nekazal azokak. Enkantean gazta irabazlea merke erosi du Mendata Berriak: 3.700 euroan
Giro ederrean igaro zuten atzo hainbat lagunek Urriko Azken Astelehena, Gernika-Lumon. Hain zuzen, nekazal azokak 110.000 lagun inguru batu zituela jakinarazi du udalak. Beraz, 2015eko Urriko Azken Astelehenaren balorazio ona egin dute udal arduradunek. 09:00etan zabaldu zituzten postuak, eta goizean goizetik salmentak ondo zihoazela zioten baserritarrek. «Jendea animoso» ibili zela zioen Izurtzako Garate baserriko ogi saltzaileak. Aretxabaaletako Etxezuri gaztagileen esanetan, iazko antzera zebiltzan salmentak.Baikor eta pozik zen Goiuri gozotegiko saltzailea, goiz erdirako pastel gehienak salduta zituztelako. «Den-dena salduko dugu gaur, eta pena da erosle denei arreta ematea ezinezkoa izango dugulako». 2015eko Euskal Herriko txapelketan pastel gozoena beraiena dela erabaki du epaimahaiak, eta horrek ere lagundu egiten duela esan zuen.
Eguraldia lagun izan zuten atzo, eta hori ere klabea dela esan zuen Loiuko Kukuluko ortukoak. Ortuariak ere ondo saldu ziren atzo, eta goiz osoan gelditu barik ibili ziren.
Gernikako indabak ere arrakasta izan zuen Urriko Azken Astelehenean. «Egun zoragarria egin du eta jende asko datorrenez, ondo saltzen da», Gernikako indaba elkartekoek adierazi legez.
Sariak eta enkantea
BBK-k eta Gernika-Lumoko Udaletxeak, guztira, 3.000 euro banatu dituzte aurten sarietan. 313 salmenta postu izan ziren atzo Gernika-Lumon, eta horietako askok parte hartu zuten lehiaketan.
Gaztaren enkanteak sortzen du, batez ere, ikusmina bisitarien artean. Hala, Merkurio ingurua jendez bete zen 13:30ean, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren azken puntu eta doinuekin. Urtero legez, lehen eta bigarren saria duten gazten erdia eraman zuenJose Antonio Bastegietak, Marko-k, enkantera. Atzo, baina, bai lehen eta bigarren gazta irabazleek ez zuten diru askorik mugitu.
Ordorikari esker ona
Bestalde, hainbat urtetan epaimahaikide izan den Iñigo Ordorika gernikarra omendu zuten atzo. Sukaldari denek sinatutako sukaldari jaka eman zioten atzo, egindako lanaren esker ona adierazteko.