Ager Solabarrietak hirugarren egin du Donostiako txapelketan
21. Open Internacional Ciudad de San Sebastian txapelketan hirugarren geratu da Ager Solabarrieta ondarrutarra. Hain zuzen ere, tiro olinpiko egokituko hiru tiratzaile izan ziren lehian gainontzeko tiratzaileekin batera.Solabarrietak lehiatzeak daukan ...
Solabarrietak lehiatzeak daukan garrantzia azpimarratu du. «Oso garrantzitsua da guretzat txapelketan parte hartzen uztea, gauza handia da, eta ea gero eta gehiagotan gertatzen den hori». Dena dela, «urte eskasa» daramala dio. «Burua ezin altxatuta nabil, baina, espero dut denboraldi kaskar bat baino ez izatea». Datorren asteburuan iparraldean lehiatuko dela esan du.