Abian dauka Errigorak 'Nafar hegoaldeko usta euskarari puzka' kanpaina
Eskaerak egiteko epea azaroaren 8an amaitzen da. 15 ekoizlek egin dute bat udazkeneko kanpainarekin. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hamar herritan egin ahal dira eskaerakBeste behin ere Errigorak udazkeneko kanpainari hasiera eman dio. Nafar hegoaldek...
Eskaerak egiteko epea azaroaren 8an amaitzen da. 15 ekoizlek egin dute bat udazkeneko kanpainarekin. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hamar herritan egin ahal dira eskaerak
Beste behin ere Errigorak udazkeneko kanpainari hasiera eman dio. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lemapean, 50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztaren lagin bat hartu ahalko dute herritarrek. «15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako kalitatezko produktu sortaz gozatu ahalko dute». Eskaerak egiteko epea azaroaren 8an amaitzen da. Lea-Artibain eta Busturialdean hamar herritan egin ahal dira eskaerak.Errigorak Zazpiak Bat harreman sarearekin, Sortzenekin, AEKrekin eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean abiarazi du kanpaina. «Hartzea eta ematea. Horixe proposatzen dugu». Izan ere, eskaera egiten dutenek, Nafarroa hegoaldeko ekoizpenari bultzada emango dietela esan dute Errigorako kideek. «Bestetik, urtero egin modura, saskiaren balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da».
Errigorako kideek auzolanean parte hartzen duten herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete.