Zaldi probak egingo dira Etxebarrian azaroaren lehenengo asteburuan
Etxebarriko Udalak zaldi probak antolatu ditu azaroaren lehen astebururako. Zaldi nagusiak azaroaren 6an eta 7an aterako dira probalekura, kinttopekoak, berriz, azaroaren 8an eta 9an. Zaldi probetan izena emateko eguna urriaren 23a izango da. Etxebarri...
Abereak 400 kilotan sartu beharko dira eta hortik gorakoak gainkarga izango du: kilo bakoitzeko kilo bat. Saio bakoitzaren denbora 30 minutukoa izango da, eta zaldi bakoitzak bi itzain libre eramango ditu. Probetan Etxebarriko 800 kiloko harria erabiliko dute probetan, 50 kiloko txapa gehituta.
Betiko modura, zaldi probak Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuta egongo direla jakitera eman du Etxebarriko Udalak, eta zaldiak saio bakoitza hasi baino ordubete aurretik pisatuko dituzte.
Sariei dagokienez, guztira 6 sari banatuko dira: lehenengo postua bere egiten duenak 800 euro eta udalak eta Olaia jatetxeak emandako manta eta txapela eskuratuko du. Bigarren postutik seigarrenera arte, 700, 600, 550, 450 eta 400 euro banatuko dituzte, hurrenez hurren.
Aulestiko probak
Beste alde batetik, martitzenean Aulestiko kinttopeko zaldi mando probak amaitu ziren. Horretan, Maider Uriarte aulestiarra eta haren zaldia izan ziren irabazleak. Uriartek 750 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta eskuratu zituen. Guztira zortzi parte hartzaile egon dira.