Zabalik dago VIII. Lekitto Bixirik herri lasterketan izena emateko epea
Lasterketa datorren asteko zapatuan egingo da. Aurretiaz izena ematen dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte. 2001-2012 urte bitartean jaiotakoentzat doan izango daBeste behin ere Lekeitio korrikazalez beteko da. Izan ere, Lekitxo Bixirikek antolatuta...
Lasterketa datorren asteko zapatuan egingo da. Aurretiaz izena ematen dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte. 2001-2012 urte bitartean jaiotakoentzat doan izango da
Beste behin ere Lekeitio korrikazalez beteko da. Izan ere, Lekitxo Bixirikek antolatuta, VIII. Lekitto Bixirik Herri Krossa egingo da urriaren 31n. Lasterketa egunean ere izena eman ahalko bada ere, aurretiaz izena eman nahi dutenek urriaren 30a baino lehen egin beharko dute.Aurretiaz izena ematen dutenek, lasterketa egunean 5 euro ordaindu beharko dituzte. Lasterketa egunean izena ematen dutenek, ostera, 15:30etik aurrera plazan bertan izena eman ahalko dute, eta 6 euro ordaindu beharko dituzte. Aurretiaz izena eman nahi dutenek, garraitz@garraitz.com posta elektronikora nortasun agiriko datuak bidali beharko dituzte. Dena dela, jakitera eman dutenez, 2001etik 2012ra bitartean jaiotakoek ez dute ezer ordaindu beharko.
Egunean bertan, umeen lasterketa eta nagusien lasterketa egingo dira.
Irteera orduak
Irteera orduak parte hartzaileen adinaren arabera antolatu dituzte antolatzaileek: 2012-2009 urte bitartekoak 16:30ean aterako dira eta 450 metroko ibilbidea egingo dute; 2008-2005 urte bitartekoak: 16:45ean aterako dira, eta 1.050 metroko ibilbidea egingo dute; 2004-2001 urte bitartekoak 17:00etan aterako dir eta 1.400 metro egingo dituzte; 2000. urtetik atzeragokoak izango dira azkenak. Horiek 17:30ean aterako dira eta 5.500 metro egingo dituzte.
Lasterketa luzea egiten dutenek kamiseta bat jasoko dute eta lasterketa amaitzean, ura eta fruta emango zaie. Umeek opari berezia edukiko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.