Saltsamendi txokoak bertako jaira gonbidatu ditu herritarrak
Muxikako Saltsamendi txokoak jai batera gonbidatuko ditu herritarrak bihar. Txokoan bertan bilduko dira.Saltsamendi txokoko jaia egingo dute, hain zuzen ere, bihar, 11:30ean hasi eta gauera bitartean. Meza egingo dute goizeko ordu horretan, txokoko baz...
Saltsamendi txokoko jaia egingo dute, hain zuzen ere, bihar, 11:30ean hasi eta gauera bitartean. Meza egingo dute goizeko ordu horretan, txokoko bazkide eta bikoteen alde. Eta ordubete beranduago umeen jolasak hasiko dituzte. 13:00etan, berriz, briska txapelketa jokatzen hasiko dira. 15:00etan, bazkaria jateko bilduko dira, eta 17:00etan mus txapelketa jokatuko dute. Txapelketetan parte hartu nahi dutenek doan egin ahalko dute. Bateko zein besteko txapeldunarentzat, gainera, garaikurra egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.
20:00etan, antzerkiagaz gozatzeko aukera izango dute. Bukatzeko, Dj Bikandik jarritako musikagaz agurtuko dute jaia. 22:00etatik aurrera girotuko du ingurua. Afaltzeko, halaber, bokadiloak jarriko dituzte txokoan.