Ondarroako Udalbatzak aho batez onartu du Ibon Iparragirre etxeratzea
Eskualdeko udaletan gaixorik eta kartzelan jarraitzen duten presoen aldeko mozioak aurkeztu dira. Mozioa onartu dutenek bihar Ondarroan egingo den elkarretaratzera joateko deia egin duteLea-Artibaiko hainbat udaletan, Ondarroan, Berriatuan eta Lekeitio...
Eskualdeko udaletan gaixorik eta kartzelan jarraitzen duten presoen aldeko mozioak aurkeztu dira. Mozioa onartu dutenek bihar Ondarroan egingo den elkarretaratzera joateko deia egin dute
Lea-Artibaiko hainbat udaletan, Ondarroan, Berriatuan eta Lekeition, esaterako, gaixorik eta kartzelan jarraitzen duten presoen aldeko mozioak aurkeztu ziren atzo. EH Bilduk aurkeztutako mozioak, hain zuzen ere, gaixorik dauden presoei «pertsona gisa eta preso gisa zor zaizkien eskubideak bermatzea» eskatu zuen. Ondarroan, adibidez, Iparragirreren senideek aurkeztu zuten mozioa, eta berau, udalbatzako alderdi guztiek babestu zuten.Aurkeztutako testuaren arabera, presoen gaixotasunei behar bezalako jarraipena egitea «bateraezina» da espetxean egotearekin. «Gaixotasun hauek arreta zorrotza behar dute, eta espetxeak ezin du eskaini sendabide bereziturik. Balizko larrialdi batean aurrean, gainera, erantzunik emateko gaitasunik ez dute ».
Lau puntu
Era berean, Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarra bestelako auzibideengatik Euskal Herrira ekarri dutela ikusirik, bertan gelditzeko aukera «paregabea» dela eskatzen du mozioak. «Horrela bere gaixotasunak behar bezalako arreta izango du».
Zehatz esanda, udaletan aurkeztutako mozioak lau puntu izan zituen. Alde batetik, udalek «kezka» adierazi zuten Ibon Iparragirre pairatzen ari den egoera larriaren aurrean. Mozioa aurkeztu eta onartu duten udalek, gainera, preso ondarrutarra «berriro ez sakabanatzeko» eskatu dute. Era berean, Osakidetzak edo bere gertuko eta konfiantzazko mediku batek bere osasun egoera artatu dezala eskatzen dute.
Udalek, eskaera horiek guztiak exijitzeko, bihar 12:00etan Etxean nahi dugu lelopean Ondarroako Alamedan egingo den elkarretaratze ixilera joateko deia luzatu diete herritarrei.