Gazteei zuzendutako sorospen ikastaroa emango dute
Lea-Artibaiko Gurutze Gorriak antolatuta, lehen sorospen ikastaroa egingo da Etxebarrian urriaren 31n eta azaroaren 1ean. Ikastaroan 16 urtetik 29 urtera arteko herritarrek parte hartu dezakete, eta ordutegia 09:30etik 14:30era artekoa izango da.Ikasta...
Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, eta horretarako azken eguna urriaren 28a izango da. Interesatuek telefonoz deitu dezakete 665 704 875 telefono zenbakira edo posta elektronikoa bidali beharko dute hurrengo helbidera: lea.artibai.gurutze.gorria@gmail.com.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 16 eta 17 urteko gazteek gurasoen baimena beharko dute ikastaroan parte hartu ahal izateko.Bestalde, taldeak mugatuak izango direla zehaztu dute. Beraz, gutxienez hamar gazte eta gehienez hamazortzi onartuko dituzte.
Ikastaroa Lea-Artibai Amankomunazgoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Etxebarriko Udalak babestuta dago. Ikastaro berdina eskainiko dute abenduan Munitibarren.