Emakumezkoen pilota partidak jokatuko dituzte Artzan, bihar
Aurretik, eguerdian, 'Emakume pelotariak: norgehiagoka gazi gozoa' mahaingurua egingo dute. Sareginek eta Txokoan elkarteek antolatu dituzte ekitaldi biakEmakumezko pilotariak izango dira protagonista bihar, Bermeon. Izan ere, udalerriko Sareginek Emak...
Aurretik, eguerdian, ‘Emakume pelotariak: norgehiagoka gazi gozoa’ mahaingurua egingo dute. Sareginek eta Txokoan elkarteek antolatu dituzte ekitaldi biak
Emakumezko pilotariak izango dira protagonista bihar, Bermeon. Izan ere, udalerriko Sareginek Emakume Feministen elkarteak eta Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien elkarteak elkarlanean antolatuta mahaingurua eta pilota partidak egingo dituzte.Eguerdian Emakume pilotariak: norgehiagoka gazi gozoa izenburupean hitzaldia emango dute Ainhoa Azurmendi EHUko irakasleak eta Txokoaneko zenbait kidek.
12:30ean Lameran elkartu, eta Kabidxen egingo dute mahaingurua. Izan ere, ikus-entzunezko emanaldiagaz osatuko dute ekitaldia.
Esperientzia kontatuz
Azurmendi kirola eta berdintasun alorrean aditua da, eta tartean, Eusko Jaurlaritzako aholkularia ere bada.
Hark gaiari modu orokorrean helduko dio, eta besteak beste, emakumeek pilota munduan dituzten zailtasunen zein lorpenen inguruan berba egingo du.
Txokoaneko kideek, berriz, haien esperientziaren nondik norakoak kontatuko dituzte; dituzten helburuak, trabak, arazoak etab. Eta horrela, haien lana ezagutaraziko dute.
Arratsaldean jokatuko dituzte pilota partiduak Bermeoko Artza pilotalekuan.
Hain zuzen ere, 17:00etan hasi eta 20:00ak arte jokatuko dute txapelketa.
Larrabetzuko esku pilota taldetik dozena bat neskak hartuko dute parte, eta horiekaz batera, bi neska nafar ere lehaituko dira.
Kategoria desberdinetako pilotariak direnez, zein bere mailan lehiatuko dira, binaka.
Gainera, epaileak ere Txokoan taldeko pilotariak izango dira. Hau da, jokatzea tokatzen ez zaienek besteen partidak epaituko dituzte.