Arraun desafioa egingo dute bihar eguerdian Lekeitioko uretan
Lekeitioko Isuntza arraun elkarteko lehengo arraunlariek eta gaur egungoek arraun desafioa egingo dute bihar, 12:00etan, Lekeitioko uretan.Batak besteari erronka bota eta desafioa prest daukate. Zehatz esateko, 2.000 urteko trainerua eta 2.015 urtekoa ...
Batak besteari erronka bota eta desafioa prest daukate. Zehatz esateko, 2.000 urteko trainerua eta 2.015 urtekoa izango dira elkarrekin neurtuko direnak.
Distantzia erdia bete beharko dute, bi luze joan eta etorri, eta joan-etorriak lehenengo egiten dituenak irabaziko du desafioa. Beteranoek, gainera, minutu bat arinago irtengo dute. Horrela, Isuntza Arraun Elkartearen aurretik irten, itsasargira joan eta buelta egingo dute traineruek.
Lehia bizia izango da. Izan ere, jakitera eman dutenez, bi traineruak gogor entrenatzen ibili dira eta azken asteetan. Beraz, ikuskizuna ziurtatuta dago.
Patroiak
Patroiei dagokienez, Iñaki Goikoetxeak gidatuko du 2015 urteko trainerua eta Mikel Murelagak, berriz, beteranoena.
Isuntza arraun taldeak denboraldia amaitu zuenean sortu zen desafioa. Gaur egun arraunlariak direnek desafioa onartu zuten eta Lekeitioko arraun taldeak denboraldi berriari ekin aurretik egitea erabaki zuen.
Euren esanetan, desafioa lagunartekoa izango da eta ekintza horrekin herrian giroa sortzea da euren asmoa.
Beraz, bihar, herritarrei desafioa ikustera gerturatzeko dei egin nahi izan diete arraunlariek eta arraunlari ohiek.