Zaintzaileentzako ikastaroan izena eman daiteke jada
LEA IBARRA // Norbere burua zaindu, besteak hobeto zaintzeko izenburupean ikastaroa emango dute, azaroan Gizaburuagako Etxetxun. Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak antolatu du ikastaroa eta urriaren 27ra arteko epea dago apuntatzeko. Mankomunazgoko Gizarte...
LEA IBARRA // Norbere burua zaindu, besteak hobeto zaintzeko izenburupean ikastaroa emango dute, azaroan Gizaburuagako Etxetxun. Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak antolatu du ikastaroa eta urriaren 27ra arteko epea dago apuntatzeko. Mankomunazgoko Gizarte Zerbitzuan edo udaletxeetan eman behar da izena. Azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an izango dira saioak, 17:00etatik 19:00etara.