Txanogorritxo ipuinaren moldaketa antzeztuko dute bihar, Bermeon
Glu Glu produccionesek Txanogorritxo antzezlana dakar Bermeora, bihar. Charles Perraultek jaso zuen ipuin klasikoaren moldaketa da Kafe Antzokiko agertokian ikusteko aukera egongo dena. 3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna da Bermeoko Ud...
Lanak izango duen ukitu musikala nabarmentzekoa dela diote; «hain zuzen ere, dantzek eta abestiek Txanogorritxo lagunduko dute basoko bide ahaztezin, arriskutsu eta dibertigarritik. Izan ere, jolastea ezinbestekoa da, baina beti ere begiak erne edukita».
Sarrerak salgai
Biharko antzezlana 18:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude aurretiaz erosi gura duten horientzako. Hala, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBKren orotarako kutzazainetan edota www.kutxabank.es webgunearen bitartez eros daitezke.