Olaren historia ezagutzen
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europar jardunaldien barruan Urtubiaga burdinolara bisita egingo dute etzi. 1725-eko da, baina, Erdi Aroko beste bat egon zen aurretik.Eako Urtubiaga burdinolara bisita gidatua egingo dute etzi. Ola berreskuratzeko ...
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europar jardunaldien barruan Urtubiaga burdinolara bisita egingo dute etzi. 1725-eko da, baina, Erdi Aroko beste bat egon zen aurretik.
Eako Urtubiaga burdinolara bisita gidatua egingo dute etzi. Ola berreskuratzeko lanetan dabiltza herrian, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako jardunaldien barruan egingo dute asteburu honetako ekitaldia.Aurtengo jardunaldietan burdinaren inguruko 200 ekitalditik gora prestatu dituzte Bizkaian. Izan ere, burdingintzak berebiziko garrantzia izan zuen hemen. Bertoko ibai bazterretan zeuden oletatik burdin preziatua lortzen zuten.
Etzi Eko plazan 10:30ean elkartuta, Mikel Zelaia eta Amaia Mancera Herrijeri Emon Arnasa kultur taldeko kideen eskutik egingo dute bisita. Herriko kultur talde horretako kideak orain dela hamar bat urtetik olaren inguruko informazioa biltzen dabiltza.
Bisita egiteko leku kopurua mugatua da, beraz, telefono zenbaki honetara deituta eman behar da izena: 946 275 227.
HEA-ko kideek diotenez, «oso eredu interesgarria» da Ean dagoena: «1725eko burdinola eta antzinako errota daude. Lantegi modukoa dela esan liteke».
Ziur ez dakite noiz eten zen hango ekoizpena, baina, 1830. hamarkadararte martxan ego zela badakite: «Gutxi gorabehera mende oso batez martxan egon zela badakigu».
Ondo kontserbatuta
Olak tailer handi bat dauka. Bulego txiki bat ere badu, biltegi bi eta tunel hidrauliko «oso polita»: «Oso ondo mantendu da, eta ikusgarria da; merezi du ingurua bisitatzea».
Burdinolaren alboan dagoen errota 1960.hamardadararte erabili zuten, eta horregatik uste dute, horri esker mantendu dela horrela.
Eraikin aldetik oso ondo dago momentuz, primeran dago. Bizkaian onenetarikoa da, egokien kontserbatu denetarikoa. Izan ere, oso ondo kontzerbatu da; batik bat hormak eta tunel hidraulikoa. «Ia dena mantentzen da zutik eta hori eskertzekoa da».
Burdinolak urtegi «oso berezia eta polita» daukala kontatu dute. Arkuduna da; mota horretako presak Pedro Bernardo Villareal de Berrizek asmatu zituen, eta use dute beharbada hark egin zuela: « Ezin dugu ziurtatu, baina, berak egin ez bazuen ere atzetik zegoela argi dago».
Arkeologoek momentuz barruan ez dute ezer gehiago topatu. Aurreko arkeologoak aztarnak topatzeko asmao zeukan, mailuen oinarria edo antzeko zerbait. baina ikusi zuena izan zen hori zesteroak egin zuen zuloa. batez ere hori barak edo adarrak edo hor uzteko.
Auzolanean
Duela hamar urte burdinola aztertzen hasi zirenean, batik bat garbiketa lanetan aritu ziren, eta dokumentazioa bilatzeari ekin zieten. «Auzolanean garbitu genuen., eta orain ere horretan dihardugu», azaldu dute Zelaiak eta Mancerak.
«Bi eremu horietan aritu ginen. Ingurua eta barrukaldea garbitu eta burdinolaren inguruan dagoen informazio guztia bildu genuen: nortzuk eraiki zuten, eduki zituen jabeak…».
Ondarea babestu eta ezagutarazteko lanean, bestalde, diru-laguntzak eskatzen hasi ziren. Bizkaiko Foru Aldundira jo zuten, eta arkeologo baten laguntzaga aztertu zituzten ola eta haren ingurua.
«Gero beste arkeologo batekin ibili gara elkarlanean, eta proiektua eta indusketak egin genituen barrukaldean orain dela bi urte gutxi gorabehera», zehaztu dute HEA-ko kideek.
Garai hartan beste dokumentu garrantzitsu bat topatu zuten, eta handik ondorioztatu zuten gaur egun dagoen olaren aurretik beste bat egon zela, Erdi Aroko burdinola bat, hain zuzen.
Dokumentazio gehiena Aldundiaren Bizkaiko Foru Agiritegi Histotikoaren artxiboetan topatu dute. Halaber, Interneten, PARES-en (Portal de Archivos Española); Espainiar Estatuak sarean duen datu baseari esker ere informazio gehiago lortu dute. Bertako fitxategietan aspaldiko dokumentuak digitalizatuta dituzte.
Eako kultur taldekoek bildu duten informazioaren arabera, bi familiren artean eraiki zuten burdinola: «Bata izan zen Catalina del Puerto Uribe zen han zegoen maiorazgoaren jabea eta bestealdetik, Josef Larizolaeta Eako auzokidea».
Ola sortzeko gutuna ere topatu zuten, eta bertan Udalerria burdinola egiteko oso leku aproposa zela argudiatu, eta burdinola egiteko hainbat arrazoi zehazten zituzten: bakarra zela errekan, materiala biltzeko erosoa zela, basoak zein portua hurbil zituela…
Gainera dituzten agirien arabera, badakite esaterako, Urtubiagako burdina Bordelera ere eroan zutela itsasoz, han iltzeak eta bestelako burdin-lanak egiteko.
Aurtengo lanak
Udalerriko ondarea babesteko eta berreskuratzeko zereginean, udalak ordainduta, irailean hormaren kontra zegoen lur dena kendu zuten.
HEA taldeko kideek azaldu dutenez, lan horiek egiten zebiltzala beste arku bat topatu zuten, eta aurrekaldean tunel hidraulikotik irten behar zen beste arkutxo bat; ura handik errekara irten behar zen.
Hain zuzen ere, irailarean balioztatze lanetan jardun dute: lurrak mugitu dituzte bi zulo bistaratzeko. Horietako bat olaren gurpiletako baten pasabidearena zen, eta bestea, berriz, tunel hidraulikoko ur soberakina irteteko pasabidearena.
«Aurten burdinolaren kanpoko hormatik lur guztia kendu da, eta mailua mugitzen zuen gurpilarera joan behar zuen arku txikia bistaratuta geratu da», zehaztu dute.
Gela horretan egon behar zukeen beste gurpilak. Tallerreko hormaren atzekaldetik tunelerako sarrera bat dago. Han gurpil bat zegoen , eta beste aldean egon behar zuten labeak eta mailuak.
Garai bateko burdinolen arrastoak nonahi aurki daitezke, baina, gutxi dira Urtubiaga bezala mantendu direnak. Horregatik, HEA-ko kideek bisita gidatura joateko gonbita luzatu diete bertako zein inguruetako bizilagunei. Izan ere, nabarmendu dutenez, sarritan kanpokoa miretzi bai, baina, etxean dauden altxorrak ez dira ezagutzen.