Motz Motzian sariketara lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaitzen da
Mutrikuko Zine Forum Taldeak urtero antolatzen duen Motz Motzian V. film laburren lehiaketa abian da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez film laburrak urriaren 31 aurretik utzi beharko dira Kalaputxi herri aldizkariko egoitzaren (Barrenkale 12, behea) p...
Mutrikuarra den edo Mutrikun bizi edo ikasten duen edonork parte hartu dezake lehiaketan, eta lanen gaia librea izango da. Lanek baldintza bakarra bete beharko dute: euskara hutsean egindakoak eta 10 minutu baino gutxiago irain beharko dute.
Filmak bakarka edo taldeka ere aurkeztu daitezke, baina bakoitzak gehienez bat aurkezteko aukera izango du. Aurkezteko formatuari dagokionez, DVD-Bideo formatuan aurkeztu beharko dira. «Kamera bat edo telefono mugikor bat hartu eta 10 minutu baino gutxiagoko istorio bat erakusteko aukera izango dute herritarrek».