'Herri txiki infernu handi'-ren grabaketa emango dute gaur
AULESTI // Aurreko astean Herri txiki Infernu handi telebista saioarako grabatu zituzten elkarrizketen bideo emanaldia egingo dute gaur iluntzean Aulestiko frontoian. 20:30etatik aurrera, udalerriko biztanleekin egindako elkarrizketen bideo proiekzioa ...
AULESTI // Aurreko astean Herri txiki Infernu handi telebista saioarako grabatu zituzten elkarrizketen bideo emanaldia egingo dute gaur iluntzean Aulestiko frontoian. 20:30etatik aurrera, udalerriko biztanleekin egindako elkarrizketen bideo proiekzioa emango dute. Horrekin batera, tartean, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga saioaren aurkezleen monologoekin osatuko dute ikus-entzunezkoaren emanaldia. Sebastian Lizaso bertsolaria ere bertan izango da bertsoekin elkarrizketak komentatzen.