Gurasoentzako hitzaldia emango dute bihar, eskolan
AMOROTO // Bihar Hezkidetza eta genero indarkeria izenburupean hitzaldia emango dute Irati Arrillagak eta Izaskun Solagaistuak Amoroton. Hitzaldian parte hartuko duten herritarrak udalerriko Herri Eskolan elkartuko dira, eta 18:00etan ipini dute hitzor...
AMOROTO // Bihar Hezkidetza eta genero indarkeria izenburupean hitzaldia emango dute Irati Arrillagak eta Izaskun Solagaistuak Amoroton. Hitzaldian parte hartuko duten herritarrak udalerriko Herri Eskolan elkartuko dira, eta 18:00etan ipini dute hitzordua. Gurasoei zuzenduta antolatu du berdintasun batzordeak, eta horregatik, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute.