Euskara menperatzeko laguntza emango diete ikasle etorkinei
Gernika-Lumoko Udalaren Euskara zerbitzuak euskara ikasteko errefortzua eskainiko du aurten ere. Hain zuzen ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) ikasketak burutzen ari diren ikasle etorri berriei emango die laguntza, euskara menperatzeko arazoa...
2015-2016 ikasturtean, hain zuzen, 28 ikasle izango dituzte euskarazko errefortzuan, eta aurreko urteetako dinamikarekin jarraituko dute. Bi talde sortuko ditute, A1 hasiera mailakoa bata eta B1 hobekuntza mailakoa bestea. Astean bi egunetan izango dituzte saioak, arratsaldeetan; eta, guztira, 60 ordu hartuko dituzte.
Gernika-Lumoko Udalak, irakaskuntza zentro guztiek eta euskaltegiek, elkarlanean, 2005. urtean eman zioten hasiera lan horri. Ikasle etorri berrien integrazioan laguntzeko xedea du programak, eta DBHko kurtsoetan ikasten ari direnek laguntza handiagoa behar dutela iritzi dute. Diotenez, Lehen Hezkuntzan (LH) eta txikitatik eskolan integratu direnak hizkuntza menperatzko erraztasun handiagoa dute.