Azaroan bosgarren edukiontzia eta autokonposta martxan izango dira
'Organikoa Ean' lemapean ekin diote organikoa biltzeko kanpainari. Udalak ekimenean parte hartzera animatu ditu herritarrak; parte hartzeko ez dute epe mugarik zehaztuOrganikoa Ean! lelopean martxan da Ean hondakin organikoa biltzeko kanpaina. Hala, Na...
‘Organikoa Ean’ lemapean ekin diote organikoa biltzeko kanpainari. Udalak ekimenean parte hartzera animatu ditu herritarrak; parte hartzeko ez dute epe mugarik zehaztu
Organikoa Ean! lelopean martxan da Ean hondakin organikoa biltzeko kanpaina. Hala, Natxitua eta Bedaronako landa eremuetan autokonpostajea bultzatzen ari da, eta herrigunean 5. edukiontzia. Udalaren asmoa da datorren hilabetean biak martxan jartzea.Natxitua eta Bedarona auzoetan eta herrigunean batzar informatiboak egin zituzten urriko lehen asteburuan. Horrez gain, badago Hondakinen inguruko batzorde bat martxan, eta horrek bere dinamika edukiko du egitasmoaren zabalkundean.
Horretaz aparte, aurreko asteburuan informazio puntuak jarri zituzten. «Harrera ona eduki du herritarren artean, baina, beharbada oraindik denetara ez da heldu», azaldu du Iratxe Arriola Eako alkateak.
Natxituan eta Bedaronan esaterako, «oso harrera positiboa» eduki duela eta jende asko apuntatu dela konpostera eskatuz dio alkateak. «Eako herrigunean beharbada ez dugu oraindik ondo egin zabalkundea eta beraz, horretan hanpadura gehiago egin beharko dugu».
Momentuz, 60 bat famili daude apuntatuta konpostera erabiltzekoauzo konpostera zein indibidualak,eta bosgarren edukiontzirako jende gutxiago animatu dela azaldu du, «bederatzi bat edo».
Horregatik, uste dute lanketa gehiago egin beharko dutela denean, baina, bereziki, herrigunean. Printzipioz azarora konpostera indibidualak zein auzokoak eta edukiontzi marroiak erosita izango dituztela aurreikusi dute.
Parte hartzera animatzen
Izena emateko ez dute eperik zehaztu. Hau da, aurrera begira ere izena ematen jarraitu dezakete bizilagunek: «Gertatzen dena da batzuk oraindik ez direla enteratu». Beraz, nahi duenak aurrerantzean ere aukera edukiko du proiektuagaz bat egiteko.
«Azken finean asmoa da hondakin organikoa beste era batera erabiltzea, eta jendea horretara animatzea», zehaztu du Arriolak.
Batzordeak sortzerakoan oposizioagaz araudi bat adostu zuten. Bertan zehazten da edozein batzordetan parte hartzeko izena eman behar zela hasieran. Eta zinegotziekin eta apuntatutako pertsona horiekin osatuko zela batzordea.
«Beraz, herritarrei begira bestelako herri batzarrak edo antzekoak egin beharko ditugu, haien iritziak biltzeko».
Batzordeen eraketan idazkaria eta batzorde buruabeti izango da zinegotzi bataukeratu zituzten. Hondakinen batzordeko burua Aitor Okamika da: «Berak planteatu zuen gai honi epe laburrean heldu behar zitzaiola eta gero gauzatu dugun plangintza txiki bat planteatu zuen, eta hori eztabaidatu eta birplanteatu zen batzordean».