2015 Turismo saria jaso dute Arbe Hoteleko arduradunek
Mutrikuko Arbe Hotelak herenegun jaso zuten Eusko Jaurlaritzak banatzen duen 2015 Turismo saria. Zehatz esanda, Berrikuntza Bultzatzeari Turismo Saria jaso zuten Iñaki Arin hoteleko jabeak eta Sara haren alabak. Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Aran...
Mutrikuko Arbe Hotelak herenegun jaso zuten Eusko Jaurlaritzak banatzen duen 2015 Turismo saria. Zehatz esanda, Berrikuntza Bultzatzeari Turismo Saria jaso zuten Iñaki Arin hoteleko jabeak eta Sara haren alabak. Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuaren eskutik jaso zuten saria, Bilboko Euskal Telebistaren egoitzan. Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea, Marta Amonarriz Turismo Bulegoko arduraduna eta eskualdeko beste hainbat arduradun ere izan ziren sari banaketan.