Real Valladolid futbol taldeko jokalarien artean banatzen den Jugador Cinco Estrellas saria jaso du Kepa Arrizabalagak. Atezain ondarrutarrak, aurreko astean jaso zuen iraileko saria Jose Zorrila futhol zelaian, eta «pozik» agertu zen saria eskuetan...

Real Valladolid futbol taldeko jokalarien artean banatzen den
Jugador Cinco Estrellas saria jaso du Kepa Arrizabalagak. Atezain ondarrutarrak, aurreko astean jaso zuen iraileko saria Jose Zorrila futhol zelaian, eta «pozik» agertu zen saria eskuetan: «Zaleei eskaini nahi nieke saria, izan ere, eurak dira botoa ematen dutenak. Horrelako sariek gauzak ongi egiten ari zarela saritzen dute. Denok jokatzen dugu, eta denok gehitzen dugu; azken finean, ona den guztia lagungarria da taldearentzat».