Kamioi batek zama galdu du Aritzatxu bidean
Atzo, 08:00ak aldera kamioi batek zama galdu zuen Bermeon, Aritzatxu bidean, hain zuzen ere. Kamioiaren atzeko atea apurtu, eta barruan zeramatzan hegaluzeak errepidean sakabanatuta geratu ziren. Ordu bete inguruz errail bat itxita egon zen, garbiketa ...

Atzo, 08:00ak aldera kamioi batek zama galdu zuen Bermeon, Aritzatxu bidean, hain zuzen ere. Kamioiaren atzeko atea apurtu, eta barruan zeramatzan hegaluzeak errepidean sakabanatuta geratu ziren. Ordu bete inguruz errail bat itxita egon zen, garbiketa lanak egin bitartean. Gainera, hegaluzeagaz batera zegoen izotza errepidean itsatsita geratu zen eta Bermeoko Udaleko kamioi baten laguntza behar izan zuten izotza errepidetik kentzeko. Ordu batez, trafikoa motel ibili zen herrigunetik. Hala ere, 09:00etarako, errepidea garbi zegoen eta errail biak zeuden zabalik.