Gaurko hitzaldiarekin abiaraziko dute alternatiben astea
Alternatiben astea antolatu dute Bermeon. Gaur arratsalderako antolatu duten hitzaldiarekin emango diote hasiera asteari, eta barikuan jarraituko dute bigarren jardunaldiarekin.Euskal Herriko eskubide sozialen karta eta Alternatiben Herria ekimena zer ...
Euskal Herriko eskubide sozialen karta eta Alternatiben Herria ekimena zer den azaltzeko hitzaldia izango da gaurkoa. 19:30ean ipini dute hitzordua, Goiko Plazako Kabidxen.
Barikuan, berriz, bertaratutakoek Bermeon arlo desberdinetan jarduten diren herritarren esperientziak ezagutzeko aukera izango dute; abeltzaintza eta nekazaritzatik hasita, aisialdira, kulturara, feminismora, hizkuntzara, hezkuntzara… Interesa duten horiek guztiek, 20:00etan egon beharko dute Kabidxen. Ondoren, Gatom talde bermeotarraren musikaz disfrutatu ahalko dute, 22:00etan.