Foraltasunaren balioa aitortzeko eskatu du Rementeriak
Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteak hartu zituzten herenegun, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Ekitaldi hura baliatuta, foraltasuna defendatu zuen Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak. Haren esanetan, Konstituzioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako...
Formula juridiko berriak
Era berean, tradizioaren legatua eraldaketarekin konbinatzen jakin behar dela esan zuen. Ildo horretan adierazi zuen, kurtso judizialaren irekieran Urkullu lehendakariak «foru-nazioa» aipatu zuenean ez zela ari nozio abstraktu batez edo gaur egun balio ez duen kontzeptu batez. «Historian murgilduta dago herrialde honen muinetik eta tradizioetatik ateratzeko egokitze juridiko eta konstituzional bat ahalbidetuko duten formula berrien hazia. Egoera politiko enkistatuei eta nortasun-sentimendu desberdinen arteko desadostasunei irtenbidea emango dieten formulak. Formula berriak, alderdi guztien eskuzabaltasunetik abiaturik eta justifikazio historikoa bilaturik guztiok onar ditzakegun formula juridikoak bilakatu daitezke», Rementeriak esan zuenez.
Espainiako Autonomia Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteak izan ziren Gernikan herenegun, bisitan; tartean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko buru den Juan Luis Ibarra ere izan zen.
Juntetxean egindako ekitaldia baliatu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea den Ana Otaduik Juan Luis Ibarrari Gernikako arbolaren kimu bat emateko.