Bost txartelagaz nahi beste aldiz bisita daitezke zenbait museo
Bizkaiko Foru Aldundiak bost txartela kaleratu du, beste urte batez. Txartel hori eskuratuta, nahi beste aldiz bisitatu ahalko dira Bizkaiko zazpi museo.Zazpi museo horien artean daude Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa e...
Zazpi museo horien artean daude Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Kortezubiko Santimamiñe, hain zuzen ere.
Bost euro ordainduta, txartelak aukera ematen du bost hilabetez museoetako bildumak eta aldi baterako erakusketak bisitatzeko. Urrian hasi eta otsailera bitartean erabili ahalko da Bost txartela.
Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, prezio horren baitan ez dira sartzen, hala ere, museo horiek antolatutako beste jarduera batzuk; bisita gidatuak edota tailerrak, esaterako.
Busturialdeko hiru museo horiek ez ezik, Bilboko Arkeologia Museoa, Balmasedako La Encartada fabrika-museoa, Muskizko El Pobal burdinola, Bakioko Txakolingunea eta Bilboko Rekalde aretoa ere, nahi bestetan bisitatzeko aukera izango da Bost txartela erabiliz.