Informatzeko, laguntzeko eta kontzientziatzeko
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa. Mutrikun, esaterako, herritarrak mahaia ipini zuten, osasun etxean; Bermeon ere informazio mahaia ipini zuten zapatuan, Lameran.Herritarrak kontzientziatzea, informatzea eta gaixorik dau...
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa. Mutrikun, esaterako, herritarrak mahaia ipini zuten, osasun etxean; Bermeon ere informazio mahaia ipini zuten zapatuan, Lameran.
Herritarrak kontzientziatzea, informatzea eta gaixorik daudenei bakarrik ez daudela adieraztea. Horiexek dira minbiziaren aurkako elkarteek dituzten helburuak. Eta atzo, Bularreko Minbizitaren Aurkako Nazioarteko Egunean, beste behin ere kalera atera ziren bateko eta besteko herritarrak.Mutrikun, esaterako, osasun etxean informazio mahaia ipini zuten herritarrek; 08:30etik 14:00etara egon ziren han. Dena dela, herriko farmazietan eta zaharren egoitzan ere paparrekoak eta informazio liburuxkak utzi zituzten.
Bermeon zapatu goizean jarri zuten informazio mahaia, Lameran.
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotuta ekintza asko egiten dira. Guztiek, baina, gaixorik daudenei babesa adieraztea eta informazioa ematea izaten dute helburu nagusi.
Oraindik orain, asko dira bularreko minbizia bakarrik emakumeen gaixotasuna dela uste dutenak. «Gehienetan emakumezkoek edukitzen dute, baina gizonek ere eduki ahal dute; gizonezkoetan %1 baino gutxiago dira gaixotasuna sufritzen dutenak».